Gaur egun, ezinbestekoa da bai baserritar berriak bai jardunean dauden baserritarrak etengabe trebatzen aritzea, nekazaritza eta abeltzaintzako jardueraren alderdi eta alderdi guztietan eguneratuta egoteko.

Euskadin prestakuntza-eskaintza zabala dugu: prestakuntza arautua, nekazaritza-eskoletan ematen dena, Artzain Eskolan ematen den prestakuntza trinkoa eta HAZIk sektorean esku hartzen duten eragileekin lankidetzan eskaintzen duen etengabeko prestakuntza.
- Heziketa arautua: hiru nekazaritza eskolak lanbide heziketako zentroak dira nekazaritza eta abeltzaintza sektorearekin, basogintzarekin, natur ingurunearen kudeaketarekin, lorezaintzarekin eta loregintzarekin zerikusia duten gaietan.
- Prestakuntza trinkoa: Arantzazuko GOMIZTEGI artzain-eskolak 1.400 eskola-orduko prestakuntza trinkoa, etengabeko prestakuntzako hainbat ikastaro eta bisita tekniko-formatiboak eskaintzen ditu.
- Etengabeko prestakuntza: HAZI Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren erakundeak, ikastaroen eskaintza zabala eskaintzen du, oinarrizko prestakuntza orokorretik hasi eta azpisektore desberdinentzako prestakuntza espezifikoagoraino.