Aralarko pistaren aurkako salaketa behin betiko artxibatu ostean, orain, epaitegi bideak utzi eta, abeltzainak eta abeltzaintza mendiaren kontserbazio politikaren erdigunean kokatzeko garaia da, ENBAren ustean
Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere poza agertu nahi du Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiak emandako autoaren aurrean. Autoan, Eguzkik eta Landarlanek Aralarren Saltarriko mangarainoko pista egiteko lanen aurka jarritako salaketa alboratu eta behin betiko artxibatu egiten du, egindako lanak lege barrunean egin zirelako eta naturaguneak babesteko indarrean dauden arau guztiak errespetatuz.
Autoaren arabera, Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari Arantxa Ariztimuño, garai hartan Ingurumeneko zuzendari zen José Felix Asensio eta Enirio-Aralar Mankomunitateko presidente zen José Miguel Santamaría absolbituak izan dira.
ENBAtik, otsailen behin behineko autoaren aurrean egin genuen bezala, gure babesa eta eskerrona berretsi nahi diegu heuren erabakiekin mendiko abeltzainen bizimodua hobetzen jardun ziren agintariei, Aralarko abeltzainen bizimodua duintzea izan bait zuten bere jokabidearen helburu bakarra.
Azkenik, ENBAtik dei egiten diegu salaketak jarritako Landarlan eta Eguzki talde ekolojistei, abeltzainentzat lan eta bizi baldintzak duintzeko erabakiak epaitegi bitartez oztopa ez ditzaten eta ildo horretatik, Eniriotik Igaratzarako bidea egoikitzeko lanen aurkako salaketa berehala erretira dezaten.
Aspalditik esaten ari garen bezla, abeltzain jarduera da babestutako naturguneen zaintza eta mantenuaren berme nagusia eta hain zuzen horrexegatik, uste dugu bai talde kontserbazionistek epaitegi bideetatik bai Enirio-Aralar Mankomunitateak bere jardunarekin onartu beharrean daudela mendiaren aliatu hoberenak abeltzainak eta bere azienda direla.
Albisteak
Mendiaren kudeaketa baserritarren partehartzearekin egin behar da eta ez, EHBILDU egiten ari den bezala, baserritarrei bizkarra emanaz
- Aralarko abeltzainek mendia zaintzen dute, mendiak azienda zaintzen duen bezala. Bien arteko elkarlanaren onurak gizarte osoak jasotzen ditu.
- Enirio-Aralarko Mankomunitateak mendia kudeatzean 20 urte atzera egin du, baserritarrei bizkarra emanez erabakiak hartuz.
- EHBILDU, bai mankomunitatean bai alderdi politiko bezala, baseritarroi bizkarra eman eta elkarte “ekologisteekin” lerrokatuta dago.
- 134 abeltzainetatik 109 sinadurek ematen duten indarrarekin diogu Mankomunitatearekiko harremanak eten egiten ditugula sakoneko aldaketa eman arte.
Gipuzkoako nekazal sindikatuok, EHNE eta ENBA, lurralde historikoko udaletxe guztietan aurkeztu dugu Mendiko abelzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko mozioa, otsoaren babesa gehitzeko izenean mendiko abelzaintzaren aurkako ekimenak ugaltzen ari direla ikusirik.
2020ko martxoaren 13an argitaratutako Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua zen Iñaki Arriola sailburuak sinatutako arauaren bitartez otsoa Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoa aldatu eta otsoa (Canis lupus) «Interes Bereziko» espeziearen kategorian sartu zuen.
Geroztik, 2021Eko otsailaren 4an Transitzio Ekologikoa eta Erronka Demografikorako ministeritzako Natura Ondarearen batzordeak, otsoa babes bereziko erregimenean dauden espezieen zerrendan sartzea erabaki zuen, otsoaren populazioaren %95a baino gehiago ordezkatzen duten elkargo autonomoen ordezkariek aurka bozkatu arren.
Erabakia behin betikoz hartuko balitz Euskadiko abelzaintza estentsiboarengan ondorioak larriak eta berehalakoak lirateke, otsoen populazioa areagotuko litzakeelako gure mugakide diren elkargo autonomoetan eta honenbestez, Euskadin otso populazioak sartu eta egonkortzeko arriskua areagotuko genuke, eta honek, ondorio larriak ditu, bai gure mendiko abelzaintza estentsiborako bai ardi latxa bezalako arraza autoktonorako, babestu nahi diren mendiko larretokiak bezalako habitatak eta azkenik, gure gastronomia kulturararen zutabetariko bat den Idiazabal gaztarentzat.
Une honetan, azienda (ardiak, behiak, behorrak, pottokak, …) mendian kudeatzen dugun abeltzainok, kezkatuta eta beldurtuta gaude otsoaren zabalkundearen aurrean orain arte bizitu dugun maneju estentsiboaren amaiera suposa dezakeelako eta honenbestez, erabakiaren azken helburua hori ez bada ere, abelzaintza estentsiboarekin amaitu eta erabateko maneju intentsibora joan beharko dugulako.
Honen aurrean, hitz politaz haratago, Udaletxe guztien babesa lortu nahi dugu eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu, alderdi politiko guztiak bat egitea, abeltzaintza estentsiboaren defentsan.
Otsoa ez dago arriskuan, tamalez, mendiko abeltzaintza bai.
Eusko Jaurlaritzak "ON EGIN Bonoa" PROGRAMA aurkeztu berri du kalitatezko elikagaien kontsumoa sustatzearekin batera bertako turismoa sustatzeko.
ON EGIN BONOA programaren bitartez, deskontu-bonu trukagarrien kanpaina bat egiten da atxikitako TURISMO-OSTATUetan emandako gauengatik, Eusko Jaurlaritzak sustatutako kalitate-marka berezituetan eta Basque Wine PROGRAMAri atxikitako edarietan gutxienez 100 euroko erosketa egiten duten kontsumitzaileentzat.
Atxikitako elikagaietan gastatutako 100 euro bakoitzeko, kontsumitzailean 50 eurotako bonoa jasoko du atxikitako turismo ostatuetan disfrutatzeko.
ENBAtik dei berezia egiten diegu bai ekoizle eta/edo eraldatzaileei (baserritarrak, upategiak, sagardotegia, gaztandegia,...) eta nekazalturismo etxeei Programara atxiki daitezen, programaren onurak jaso ditzaten bai ekoizle bai nekazalturismoak bezala.
Programak fase ezberdinak ditu baino bai ekoizlek bai nekazalturismoek argi behar dute izan aurrez atxikitu egin behar direla Maitzaren 22 baino lehen eta erosketa epea Apirilaren 19an zabaltzen denez, data hau baino atxikitzea ahollkatzen diegu.
FASEAK
Martxoaren 22a: ekoizlek eta nekazalturismoek programari atxikitzeko epea hasi da.
Apirilaren 19a: egun horretatik aurrera egiten diren erosketak promozioan sartuko dira.
Maiatzaren 22a: bai ekoizle bai nekazalturismoak atxikitzeko epea amaitzen da.
Ekainaren 1ean: bonuak erabiltzeko epea hasten da.
2021eko abenduaren 31an: bonuak lortzeko epea amaitzen da.
2022ko abenduaren 31an: bonuak erabiltzeko epea amaitzen da.
INFORMAZIOA
ON EGIN BONOAK programaren informazio guztia. HEMEN
Atxikitu daitezkeen elikagaien zerrenda. HEMEN
EKOIZLEAK atxikitzeko orria. HEMEN
NEKAZALTURISMOAK atxikitzeko orria. HEMEN
LANDAXXI eta ENBAk, martxoaren 8an, babesa eman nahi diegu emakume guztiei, egoera ahulean dauden emakume-talde guztiei, batez ere landa-inguruneko emakumeei.
Landa-eremuko emakumeak, egoera ahulean gaudenak eta diskriminazio bikoitza jasaten dugunak, emakumeak izateagatik eta landa-ingurunean bizitzeagatik.
Landa-inguruneak, esparru ahulagoa, ez ditu hiri-inguruneko zerbitzu berak. Oinarrizko zerbitzuen urritasunak zaintza-lana zailtzea eragiten du, ordaindu gabeko lana baita, eta egitura patriarkala duen landa-ingurunean, aparteko lana da guretzat.
Horregatik, lanaren banaketa sexuala desagerrarazteko beharra aldarrikatu nahi dugu; izan ere, lan ordainduezinak, ikusezinak eta aitortu gabeak egitera kondenatzen gaitu, emakumeei zaintzaile izatea ezartzen baitigu, guri lotutako zerbait den aldetik.
LANDAXXI eta ENBA lanean ari gara emakumeek beste eremu batzuetan jada dituzten oinarrizko eskubideak lortzeko; esate baterako, gizarte-politikak hobetzeko, nekazariek eta abeltzainek amatasun, istripu- eta gaixotasun-bajengatiko prestazioak jaso ahal izan ditzagun, prestazio horiek ez izateak areagotu baino ez baitu egiten aurre egin behar diogun genero-desberdintasunaren arrakala.
GORA BORROKA FEMINISTA!
- ENBAk bere poza agertzen du Aralarko pistaren aurkako salaketa artxibatzeko autoaren aurrean eta bide batez, gainuntzeko salaketak erretira ditzaten eskatzen die ekolojistei.
- ENBAk, beste 5 sindikatuekin batera, Gobernu zentralari dio otsoaren babesa gehitzea mendiko abelzaintzaren aurka doala
- “GABONETAN, EGIGUZU LEKUA ZURE MAHAIAN” kapaina aurkeztu du ENBA baserritar sindikatuak
- Euskadin Covid 19ari buruzko informazioa
- Información sobre COVID 19 en Euskadi / Euskadin Covid 19ari buruzko informazioa