El FEGA ha habilitado un nuevo enlace en el que, los beneficiarios de la PAC, podrán consultar la información relativa a los derechos de pago básico provisionales asignados. Los baserritarras podrán acceder a través de dicha web a conocer el número e importe de los derechos de pago básico, por ahora con carácter provisional. Esta misma información le será enviada al baserritarra por escrito en el mes de Diciembre y será, posteriormente, allá por el mes de abril del 2016 cuando se procederá a la asignación definitiva.
Albisteak
ENBA nekazal sindikatuaren ustean lotsagarria da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren jokabidea bere azken txostenean, elikagaien katearen legeari buruzko diktamenean, banatzaileen aldeko jarrera garbia azaldu duelako, salneurri azpiko salmentak babesten dituelako eta azkenik, produktuen gertutasunaz informatzea ere, erosketa bera kaltetzen duela adierazten duelako.
ENBA nekazal sindikatuak etsigarritzat kalifikatu du atzokoan Europako Nekazaritza Ministru Kontseiluak hartutako erabakia, hain zuzen ere, esne sektoreak bizi duen problematikaren aurrean irtenbide gisara 500 miloi eurotako laguntza zuzenak onartuz.
Baserritarrok ez ditugu limosnarik nahi baizik eta gure ekoizpenarentzat prezio duinak eta horretarako ezinbestekoa da merkatua arautzea, ekoizpena kontrolatzea eta elikagaien katea orekatzea.
ENBAren ustean, okerreko aurreikuspen eta txostenen arabera ezabatu zituen Europak esne kuoten sistema eta orain, ez du erabakia zuzentzeko ez gaitasun ez borondaterik eta honenbestez, baserritarron etorkizuna bihotz gabeko gabeko espekulatzaile, bitartekari, industri eta banatzaileen eskutan uzten du.
Egoera honetan ENBAk ostegunean Madrilen INLAC interprofesionalak ospatuko duen bileran zentratu nahi du, esne kateko eragileen artean heuren arteko harremanei argitasuna, gardentasuna eta jasangarritasuna ezartzeko akordio proposamena gauzatuko delakoan. Dei berezia egiten zaie banatzaileei baina bereziki, jatorri frantziarreko DIA banatzaileari, akordioa sinatu eta bete dezaten eta bestalde, akordioak betetzen ez dituztenentzat, isunak arautzea eskatzen dio Ministeritzari.
Azkenik, ENBAk dei egiten dio Eusko Jaurlaritzari Esne Mahaia konbokatu dezan, esne katea osatzen duten ekoizleak, kooperatibak, industria eta banatzaile artean bertako egoera jarriatzeko eta hartu beharreko erabakiak sustatzeko.

Iritsi da Sagardotarako sagarra biltzen hasteko urte sasoia eta tolarean entregatzeko egutegia, sagardotegi eta sagarzale bakoitzak berea badu ere, fruituaren heldutasunaren araberakoa, hainbat tolaretan sagarra jasotzen hasiak dira. FRUITEL elkarteko teknikariek aholkatuta sagarra tolarera eramateko epea Irailaren 21etik aurrera hasiko da.
Prezioari dagokionean, azken urte andanako prezio berberarekin jarraitzen dugu:
- Sagardo Asoziazioak: o,24 (oinarrizkoa) eta 0,26-0,27 (homologatua)
- Sagardo Mahaia (Gorenak): 0,22 (oinarrizkoa) eta 0,26 (homologatua)
Sagarraren uzta oso oparoa espero da orokorrean baina bertako sagar guztia jasotzeko konpromezua agertu dute bi elkartek.
ENBA nekazal sindikatuak BASERRITARRON LAGUNA sariaren bigarren edizioa jarri du abian eta saridunaren izena hautatzeko prozesu partehartzailea zabaldu du sektoreko eragile eta jendearen artean.
Orain 2 urte, Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak BASERRITARRON LAGUNA saria eratzea erabaki zuen eta bere lehen edizioan, 2014an, saria sektorean aski ezaguna den Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen (argazkia).
BASERRITARRON LAGUNA sariaren helburua, gogoratzea besterik ez, eguneroko ihardunean baserritarron alde lan egiten duenari gure eskerrona azaltzea dela, bere ekimemenaren bitartez egungo gizartean baserritarrak betetzen duen funtzioa sustatu, aldarrikatu, babestu eta zabaltzen duelako eta bide batez, baserri mundua eta hiritar mundua gerturatzen laguntzen duelako.
Sariaren bigarren edizioa 2016 urtean egokitzen da, ENBA elkarteak bere 25. urteurrena ospatzen duen urte berean, eta honenbestez, elkartetik BASERRITARRON LAGUNA sarirako proposamenak bidaltzeko gonbitea egiten zaio sektore osoari eta Gipuzkoako gizarte osoari, baserritarron lana sustatu, aldarrikatu edota zabaltzen lanegindako pertsona, elkarte, entitate, enpresa, komunikabide, etb izena bidaltzeko, Urriak 15 baino lehen gure helbide elektronikora
- Uztailak 3 eta 4, ONGI ETORRI BASERRIRA! Ekimenaren bigarren edizioa ospatuko dugu , 16 baserri bisitatzeko aukerarekin
- Baserri ingurunetako argindar sarearen egoera tamalgarria eta IBERDROLAren botere gehiegikeria salatu du ENBAk
- ENBA denuncia el estado lamentable del tendido eléctrico en el mundo rural y critica el abuso de poder de IBERDROLA
- 0,56-0,57an daude esne eskeintza gehienak, 0,47an salbuespen tamalgarria
- Seguimos con ofertas de 0,56-0,57 pero con una excepción negativa de 0,47