Atzo, abenduaren 20ean New Yorken, Nazio Batuen Erakundeko Batzarrak, 72. sesioan, onartu zuen Nekazaritza Familiarrerako Hamarkada 2019-2028, hain zuzen ere, hamarkada hau sustatu duen kanpainaren gidaritzan, besteak beste, ENBAk partehartzen duen Munduko Landagunea dago.. Hamarkada hau Nekazaritza Familiarra bultzatuko duten politika publiko hobeak bultzatzeko marko bezala balioko du eta gosea eta txirotasuna murrizteko aukera bakarra eskaintzen digu, Garapen Jasangarriko Agenda 2030erako Helburuak betetzeko hain zuzen. Hamarkada hau egiteak munduko Nekazaritza Familiarraren alorrean gertaera historikoa suposatzen du, gizarte zibilak egindako kanpaina baten fruitu baita, zeina AIAF+10 ekimenean txertatzen den Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtean izandako arrakastei jarraipena ematen, AIAF-2014. “Egun, ezinbesteko aukera baten aurrean gaude: Nazioarteko Komunitateak aurre egiten ari ditugun erronken tamainaren aurrean, aldaketa klimatikoa, nahitaezko migrazioak, pobrezia eta bazterketa barne, beharrezkoa da kemenez Nekazaritza Familiarraren alde egitea, politika, programa eta 5 kontinenteetan sektoreari laguntza prozesuak bultzatuz” dio Auxtin Ortizek, Munduko Landaguneko Zuzendariak.
Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundearen (FAO) datuen arabera, mundu osoan 815 milioi pertsona gose dira oraindik, eta oso garrantzitsua da Familia Nekazaritzaren balioa azpimarratzea, munduko elikagaien %80ª ekoizten baitu. Pobrezian bizi den biztanleriaren %80 inguru landa eremuetan bizi eta nekazaritzan aritzen da, horregatik, familia nekazariei laguntzeko baliabideak esleitzea funtsezkoa da gosea eta pobrezia desagerrarazteko. Munduko Landaguneak Familia Nekazaritzaren Hamarkadari hasiera emateko asmoa dauka, 2019ko martxoaren 26ti 29ra, Derion, ospatuko duen “Familia Nekazaritzaren VI.Konferentzia: hamarkada eraikitzen”. Hamarkadaren helburua, 5 kontineentetako familia nekazarien lan- eta bizi-baldintzak hobetzea izango da. Hamarkada honen deklarazioa posible izan da AFA, COPROFAM, PDRR, PROPAC, PAFO, ROPPA, PIFON edo UMAGRI Nazioarteko nekazari elkarteen laguntza eta lan bikainari esker. Baita, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundea (FAO) eta Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsa (FIDA) emandako laguntzari ere. Horrez gain, Munduko Landaguneak, Latinoamerikako eta Karibeko Erkidegoko Herrialdeen (CELAC), Familia Nekazaritzaren Batzorde Bereziaren (REAF) eta Portuges Mintzameneko Estatuen Erkidegoaren (CPLP) laguntza aitortu nahi du. Baita ere, beste 300 gizarte zibileko erakunde, gobernu, nazioarteko erakunde, ikerketa zentro eta kooperatiben laguntza, besteak beste. Hamarkadaren Ebazpen Dokumentua, urriaren hasieran proposatu zuten 14 herrialdeek Costa Ricak gidatuta, eta guztira 104 herrielderen babesa lortu du, Nazio Batuen Batzar Nagusian aho batez onetsiz. Honek, gaiak herrialdeetan sustatu duen interesa erakusten du.
Albisteak
Gaur goizean Fraisoroko areto nagusian Aziendaren Osasuna eta Animalien Ongizateari buruzko ihardunaldia ospatu dugu, jendearen partehartze haundiarekin eta interesa haundiarekin jarraituz Aldundiko teknikariak diren Jose Mari Plazaola eta Juan Ramón Ibarbiaren hitzak, lehena osasun kanpainen berri eta bigarrena, animalien ongizateari buruzko legedia azalduz.
Animalien ongizatearen legediaren aplikazioak sortutako zalantzak eta eragozpenak izan dira eztabaidagai eta teknikarien atzetik, ihardunaldia ixteko, Aldundiko zuzendaria den Xabier Arruti jardun da, legediaren diseinuan eta aplikazioan zentzuzkotasuna aldarrikatuz eta animalien ongizateaz gain, abeltzainarena ez ahaztea mahaigaineratuz.
Datozen egunetan, bertaratu eta beren emaila emandakoeri, azaldutako informazioa helaraziko zaie.
Gipuzkoako Foru Aldundiak baserrian gazteak inkorporatzeko laguntzen 2018ko deialdia zabaldu berri du, eskabideak aurkezteko azken eguna Urtarrilaren 25a delarik. Guztirako aurrekontua 840.000 eurotakoa du.
Fraisoro ESkolak, Lanbiderekin elkarlanean, ondoko ikastaro hau antolatu dute: GAZTAK EGITEA: Gaztagintzako profesionaltasun-
Ikastaro honen helburua ondoko hau da: gazta mota desberdinak egiten ikastea, oinarrizko gaztagintzatik hasita mota berritzaileetara iristeko, arraska handiagoa izan dezaketen gaztak merkaturatzeko. Artzaien kasuan aukera ezin hobea izan daiteke gaztandegia geldi dagoen hilabeetan beste irtenbide bat emateko.
Ruben Valbuenak, Valladolid-eko CAntagrullas Abeletxeko entzute handiko gaztagile-maisua (http://www.
Gipuzkoako Foru Aldundian nekazal ustialekuetan inbertsioak egiteko laguntzen 2018ko deialdia zabaldu berri du. Guztirako aurrekontua 2.750.000 eurotakoa du eta eskabideak aurkezteko azken eguna Urtarrilaren 25ean da.