Albisteak
Aurrean dugun krisiaren arragoan, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena gainditu beharreko erronka nagusietako bat gisa agertzen zaigu, baina, aldi berean, ingurumena, ekonomia, gizartea eta lana birsortzeko eta osasun fisikoa, finantzarioa eta emozionala onera ekartzeko ere irtenbideak abian jartzeko aukerarik handienak eskaintzen ditu.
Egoera horren haritik, jardunaldi batzuetara gonbidatzen zaituztegu, non abeltzaintza eta artzaintza birsortzaileen teoriak, benetako esperientziak eta garapen aitzindariak trukatu eta eztabaidatuko diren.
HAZI-Artzain Eskolak antolatu du topaketa, Nekazaritza Birsortzailearen Elkartearen eta NeikerTecnaliaren laguntzarekin, eta penintsulako eta Frantziako hainbat lekutatik etorritako abeltzain eta prestatzaile batzuen esku egongo da jardunaldia.
Izena emateak
Egitaraua
Jardunaldien kostua 90 eurokoa da eta edukiera mugatua da.
Ostatua lekuan bertan, mantenu osoarekin: 52 € eguneko,izen-ematea irailaren 10a baino lehen egiten bada (plazak mugatuak eta inskripzio ordenaren arabera esleitutakoak).
Soilik bazkaria, 15 euro eguneko.
Janaria eta ostatua erreserbatzea
Izena emateko azken eguna: irailaren 16a
Informazio gehiago: HAZI Artzain Eskola - 943 25 10 08 -
GAZTABERRI proiektua, Euskadiko gazta sorta zabalduz gure gaztagintzaren ardatza den Idiazabal gazta osatzeko asmoz eratutako proiektua, gazta ezberdinei buruzko hainbat ikastaroz osatutako ibilbide formatiboa da eta horietako azken, "Latxa Urdina" deitutako gazta egiteko ikastaroa da, hain zuzen ere, Irailaren 24an ospatuko dena.
Matrikularen kostua 36 eurotakoa da.
Izena emateko informazioa:
Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutuak 2019-2020 ikasturterako bere baso formakuntza osatzen duten ikastaroen zerrenda argitaratu du.
- Gipuzkoako 21 baserritar berrientzat aitortza publikoa
- Uztailak 5 eta 6an, 36 baserrik heuren ateak zabalduko dituzte ONGI ETORRI BASERRIRA programa barruan
- ENBAk Aldundia eta Ehiza Federazioaren arteko akordioa lehenesten du eta ezinezkoan, Ehizaren araudiaren birplanteamendua proposatuko luke
- ENBAk 2016an onartutako ARALARko Kudeaketa Plana gauzatzeko konpromezua agertzen dutenen aldeko bozka eskatzen du
- Otsoa eta mendiko abelzaintza ez dira uztargarriak