ENBAk, Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien TOPAKETA ospatuko du, baserritar eta politikarien arteko elkar ezagutza bultzatzeko.

ENBAk, Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien TOPAKETA ospatuko du, baserritar eta politikarien arteko elkar ezagutza bultzatzeko.

Gipuzkoako ENBAk, Maiatzaren 26ko Foru Hauteskundeak lurraldeko nekazariengan duten garrantziaz jabeturik, Batzar Nagusietara aurkezten diren alderdi guztieri luzatu diegu gonbita nekazaritza iharduera eta landa garapenari buruz eratu dugun TOPAKETAn parte har dezaten.

Topaketak Xabier Euzkitze izango du aurkezle eta moderatzaile lanetan eta gonbita onartu duten hautagai bakoitzak aukera izango du, nekazaritzarako eta landagunerako duen bere egitaraua agertzeko eta ondoren, politikari eta baserritarren arteko elkarrizketa zabalduko da, baserritarrek politikariei aurrez aurre galdetzeko aukera ezinhobea izanaz.

Topaketa, euskara hutsez ospatuko da eta Apirilaren 5ean, ostirala, ospatuko da Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolan, goizeko 11tatik eguerdiko 13,30tara.

Ekitaldia irekia du nahi duen edonorentzat baina interesa duen orok aurrez izena eman beharko du 943.650123 telefonoan edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. posta elektronikoan

Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados